Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

NEKAZARITZA SAILA

Diputatuen Kontseiluaren 30/2016 Foru Dekretua, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzen dituena, 1305/2013 Arautegian eta Eusko Jaurlaritzak berariaz onartuko duen esparru dekretuan ezarritako mugen barruan. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2016rako deialdia onartzen du
Argitaratuta: 2016/04/18eko 43. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-43-1227

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Arautegiak, Landa Garapenerako Europako NekazaritzaFuntsa (LGENF) bidez, landa garapenerako laguntzaarautzen duenak, Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Arautegia (EE) indargabetu zuen.

Arautegi horren eta hura osatzen duen Europako Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 Arautegi Ordezkatuaren (EB) bidez, xedapen iragankor batzuk gehitu ziren, eta landa garapenerako politika berriro bultzatu zen, zuzeneko ordainketak eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) merkatu neurriak lagundu eta osatzeko helburuz, eta landa garapenerako politika gauzatzeko hartu beharreko neurriak eta laguntza lerroak zehaztu eta ezarri ziren.

Aurreko aldietan egin zen bezala, araudiaren aginduz, abian jarri beharreko neurrien plangintza egin behar da, eta ondore horretarako, Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 prestatu da. Arestian aipatutako plangintza tresna horretan jasotzen da eta Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko B (2015) 3479 Betearazpen Erabakiaren bidez onartu zen.

1305/2013 Arautegi berrian jasotako laguntza lerro eta neurrien artean badago "Nekazaritza ustiategien garapena eta nekazari gazteentzako enpresak" izenekoa. Laguntza hori 19. artikuluan arautzen da eta laguntzaren gehieneko zenbatekoak II. eranskinean ageri dira.

Neurri hori garatuz nekazari gazteak nekazaritza ustiategietan sartzea lortu nahi da, sektorea gaztetze aldera, hasierako finkatzea erraztuz eta hartuko dituzten ustiategiak egitura aldetik egokituz.

Laguntza horiei heltzeko, Europar Batasuneko araudian ezarritako betekizun berriak eta Espainiako Landa Garapenerako Esparru Nazionala 2014/2020 aintzat hartuta, beharrezkoa da betekizun horiekin bat datozen oinarri arautzaile berriak prestatzea eta aurrekoak indargabetzea, baita 2016. urterako lerro horren deialdia onestea ere, Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 deritzon egitasmoan baitan horrela identifikatu zena: M06.1 Neurria "Nekazari gazteek enpresak sortzea", Euskadiko Landa Garapenerako Plana 2015-2020 egitasmoaren baitan.

Egindako txostenak ikusirik, Nekazaritza Saileko foru diputatuak hala proposaturik eta Diputatuen Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" neurrira bideratutako laguntzen oinarri arautzaileakonartzea, Euskadiko Landa Garapenerako Plana 2015-2020 egitasmoaren baitan, 1305/2013 Arautegiak eta horren babesean Eusko Jaurlaritzak onartuko duen esparru dekretuan ezarritako mugen barruan.

Bigarrena. Laguntza lerro horren 2016ko deialdia onartzea, ondoko xehetasunen arabera:

- Eskabideak aurkezteko lekua, epea eta modua: 30 egun baliodun, foru dekretu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ustiategiaren kokalekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan edo Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuan. Epearen barruko azken eguna balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Eskabideak inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira eta, eskabideaz gain, honako foru dekretu honen II. eranskinean jasotako agiriak aurkeztu beharko dira.

- Hautapen irizpideak: Honako deialdi honi lotutako laguntzak emateko espedienteen hautapen irizpideak oinarri arautzaileen 10. artikuluak ezarritakoak izango dira.

- Laguntzen zenbatekoak: 2016ko deialdiari lotutako laguntzen zenbatekoak oinarri arautzaileen 11. artikuluak ezarritakoak izango dira.

- Kreditu erreserba: Arabako Foru Aldundiko 2016. urterako Gastuen Aurrekontuko 40.1.01.42.01.770.00.03 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" partidaren kargura, guztira, 1.450.000,00 euroko zenbatekoa, urteka honela banatuta:

* 2016: 450.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.1.16.105.1565/000)

* 2017: 500.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.3.17.105.163/000)

* 2018: 500.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.3.18.105.4/000)

* 2019: 250.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.3.19.105.1/000)

* 2020: 250.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 16.3.20.105.1/000)

Aipatutako kredituak zenbateko gehigarrien bidez handitu ahal izango dira, uztailaren 21eko 88/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzen Lege Orokorraren Arautegiaren 58. artikuluak ezartzen dituen mugen barruan, bai eta aurrekontuko partidan edozein arrazoirengatik gerta litekeen kreditu gehikuntzaren bidez ere.

Hirugarrena. Deialdia ebatzi ondoren aurrekontu partidan kreditu gehikuntzarik geratuz gero, emandako dirulaguntzei uko egin, deuseztatu edo zenbateko txikiagoak ordaindu direlako, eta aurrekontuko kreditua nahikoa izan ez delako zenbait eskabideri erantzun ez bazaie, kreditua eskabidea horietan erabiliko da, honako dirulaguntza hauen oinarri arautzaileetan ezarritako lehentasun irizpideei jarraiki.

Laugarrena. Salbuespen gisa 2016. urterako deialdi honetan, enpresak sortzekolaguntza eskatu duten nekazari gazte guztiek, ustiategi bateko titularrak edo titulartasunkideak badira, eta hala sartu zirenetik laguntza honen eskabidea aurkeztu arte 12 hilabete baino gehiagoko epea igaro bada, orduan onuradunak izan ahalko dira baldin eta izena 2013ko abuztuaren 11 eta gero eman bazuten, edo data hori baino lehenagotik titularrak edo titulartasunkideak badira, aurreko deialdietan laguntza eskatu badute baina espedienteak ez badira erantzun, araudia ez betetzearekin loturarik ez duen beste zerbait tarteko.

Horrez gain, aurreko paragrafoan adierazitako data baino lehenagotik 0,25 NLU baino dimentsio txikiagodun ustiategien titularrak ere laguntza honen onuradunak izan daitezke.

Egoera horretan dauden gazte guztiek, 2016. urteko deialdi honetan, laguntzen oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak eta gainerako betekizun guztiak bete beharko dituzte eta eskabidea aurkeztu beharko dute.

Atal honen babespean emandako laguntzak estatu mailako laguntza gisa hartuko dira, eta Europar Batasuneko 702/2014 Arautegiaren esparru barruan emango dira, 2014ko ekainaren 25ekoa; horren bitartez nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan laguntzen zenbait kategoria barne merkatuarekin bateragarriak zirela adierazi zen, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Laguntza horien finantzaketa Arabako Foru Aldundiaren funtsekin egingo da; espedienteak aipatutako arautegiaren 18. artikuluan eta dekretu honen laguntzen oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera izapidetuko dira.

Bosgarrena. Nekazaritzako foru diputatuari ahalmena ematea honako foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko eta, zehazki, honako oinarri arautzaile hauen kontra nahiz urteko deialdien ebazpenaren kontra jartzen diren errekurtso guztiak ebazteko.

Seigarrena. Foru dekretu honen aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetzea, bereziki, honako hauek:

Diputatuen Kontseiluarenmartxoaren 20ko 21/2012 Foru Dekretuak onartutako Arabako Nekazaritza Sektorerako Laguntzen Planari idazkera berria eman zion martxoaren 24ko 9/2014 Foru Dekretuko 10. artikulutik 15.era eta nekazari gazteen lehen instalaziorako laguntzakarautzen dituzten gainerakoak, baita ondoko aldaketak ere.

Zazpigarrena. Foru dekretu hau Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Nekazaritza foru diputatua

Eduardo Aguinaco López de Suso

Nekazaritza zuzendaria

Alfredo Sáez de Castillo Beltrán de Otalora

ERANSKINA

1. artikulua.- Xedea

1.1 Foru dekretu honen xedea Arabako Lurralde Historikoaren esparruan nekazari gazteek (emakume zein gizon) enpresak sortzekolaguntzakarautzea da, Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020 egitasmoko "Enpresa eta nekazaritza ustiategien garapena" M06 neurriaren barruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Arautegiak, Landa Garapenerako Europako NekazaritzaFuntsa (LGENF) bidez landa garapenerako laguntzaarautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz.

1.2. Foru dekretu honi lehenengo eranskinean jasotako definizioak aplikatuko zaizkio.

2. artikulua.- Helburua

Neurri honen helburuak hauexek dira:

2.1 Nekazari gazteei sarbidea erraztea, nekazaritza sektorean lehen aldiz instalatzeko.

2.2 Sektore horretara pertsona gazteak gehitzea, kualifikazio profesional egokia daukatenak, belaunaldi aldaketa erraztuz eta, hala, sektorearen profesionalizazioa indartuz.

2.3 Nekazari gazteentzako enpresak sortzea erraztea, etekin ekonomiko egokiekin, landa eremuetan aukerak eta enplegua eraginez, landa eremuetan toki garapena sustatzeko.

3. artikulua.- Nekazari gazteen sarbide edo instalazio modalitateak

Pertsona gazte bat nekazaritza ustiategi batean instalatu dela ulertzen da nekazaritza jarduna garatzekojotzen duenean ustiategira, berau kontrolatuz, beharrezko baliabideak eskuratzeko enpresa plan bat garatuz, nagusiki nekazaria izateko eta ustiapen dimentsio egokia lortzeko dagokion lan bolumena eta nekazaritza errenta aintzat hartuta.

Nekazari gazte batek nekazaritza ustiategi bat eskuratzeko dituen sarbide modalitateak honako hauek dira:

3.1 Ustiategiaren titular bakar gisa sarbidea izatea.

Pertsona gazteak ustiategira sarbidea titular bakar gisa lortzen badu, eta ustiategiko elementuak bereak ez badira, transmisio kontratu baten bitartez (herentzia, erosketa, oinordetzahitzarmena, dohaintza), alokatuz, apartzeriaz edo indarrean dagoen legediarekin bat datorren beste modalitateren baten bitartez eskuratuko ditu elementuok; ustiategiaren kudeaketaren eta ustiategiaren eskubide eta ondasunen multzoarenerantzukizun zibil eta fiskalera sarbidea ematea ere ahalbidetuko du kasuan kasuko sistemak. Laguntza onartu eta gero, laguntzaformalizatzeko dokumentua eskritura publiko bidez emango da; alokairu bidez egin bada, dagokion gisan jasoko da Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean.

3.2 Sarbidean ez bada titular bakarra, honako egoera hauek gerta daitezke:

3.2.1 Ustiategiaren titulartasunkidetasunera sarbidea, betiere honako betekizun hauek aldi berean betetzen badira:

a) Ustiategiaren une horretako titularrak eta sarbidea eskuratu duen edo bertan instalatu den nekazari gazteak ustiategiaren kudeaketaren arrisku eta ardura zibilak, fiskalak eta sozialak partekatuko dituzte, baita ustiapenaren emaitza ekonomikoak eta bertan egin beharreko inbertsioak ere.

Kasu horretan, instalatzen den pertsona gazteak partaidetza maila handiena daukan titulartasunkideak daukan partaidetza mailaren parekoa izan beharko du, gutxienez.

b) Ustiategiaren une honetako titularrak edo titularrek instalatuko den pertsona gazteari ustiategia osatzen duten elementuen jabetzaeskualdatzea, partaidetza maila handiena daukan titularkidetasunaren pareko neurrian, gutxienez. Eskualdatutako elementuen erabilerak eta aprobetxamenduak ustiategian bertan integratuta jarraituko dute.

Ondasun higiezinak eskualdatzea dokumentu publiko batean formalizatu beharko da.

3.2.2 Lehenagotik izaera juridikoa daukan elkarte izaeradun entitate bateko bazkide gisa sartzea, nekazaritza ustiategiko titular bat izanik.

Elkarte izaeradun entitate batera satzea eskritura publiko bihurtutako dokumentu bitartez egingo da, edo dagokion lege dokumentu egiaztagirien bitartez.

3.2.3 Izaera juridikoa daukan elkarte izaeradun entitate sortu berri bateko bazkide gisa sartzea, nekazaritza ustiategiko titular bat izanik.

Bi kasuetan instalatuko den pertsona gazteak ustiategiko kontrola izan beharko du, eta entitate juridikoko gobernu organoen edo batzordearautzailearen parte izan beharko da. Pertsona gazteak, gutxienez, partaidetza maila handiena daukan bazkidearen pareko kapital soziala izan beharko du, edo handiagoa.

3.3. Sarbidea nekazari gazteetako batekin edo batzuekin eginez gero, laguntza eskatuko duten pertsona gazte guztiek banaka bete beharko dituzte nekazari gazteen baldintzak, baita laguntza horretarako ezarritako baldintzak, betekizunak eta konpromisoak ere.

3.4 Sarbidea nekazari ez gazte batekin edo batzuekin eginez gero, orduan sarbidea izan duen nekazari gazteak edo gazteek izango dute ustiategiko benetako kontrola, eta soilik nekazari gazte horiek jaso ahalko dute laguntza.

Laguntza honen ondorioetarako, ondasunen erkidegoak eta sozietate zibilak izaera juridikodun entitate gisa hartuko dira.

4. artikulua.- Onuradunen betekizunak

Nekazari gazteak diren pertsona fisikoak izan ahalko dira laguntza honen onuradunak, laguntzarako eskabidea aurkezteko unean instalatuko diren ustiategiak bosgarren artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko ditu, seigarren artikuluan ezarritako konpromisoak lortzen badituzte eta jarraian adierazi diren betekizunak betetzen badira:

4.1 Hemezortzi urte beteta izatea eta berrogeita bat urte bete gabe izatea.

4.2 Zerga egoitza eta egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan izatea.

4.3 Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekikoak egunean izatea.

4.4 Instalazio prozesua onartzea Gaztenek 2020 prozeduran aurreikusitako baldintzen arabera.

4.5 Dekretu honen zazpigarren artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituen enpresa plan bat aurkeztea.

4.6 Hogeita lau hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztea, nekazaritza ustiategi bateko titular gisa lehen aldiz instalatzen den unetik zenbatzen hasita.

Ondorio horretarako, ez da lehen aldiko instalazio gisa joko neurriaren hautagarritasun baldintzak betez, laguntza eskatu baino hogeita lau hilabete lehenago ustiategi baten titulartasun lortu badute, baina bertan aurreikusitako enpresa plana ez bada abiarazi.

Kasu honetan, laguntza hau eskatu aurretik ustiategiek edo gazte titularrek ez dute hobekuntza planetarako edo lehen aldiz instalatzekodirulaguntzarik jasota izan beharko.

4.7 Prestakuntza profesional eta gaikuntza egokia izatea:

Nekazari gazteak gaitasun profesional nahikoa duela ulertuko da kasu hauetakoren bat betetzen badu:

a) Nekazaritza arloko titulazio akademikoa izatea, gutxienez bigarren zikloko lanbide heziketa mailakoa edo erdi mailako edo goi mailako prestakuntza ziklo bat izatea.

b) Aurrekoa betetzen ez bada, lanbide izango duen sektorean besteen konturako nekazaritza jardunean bi urte baino gehiagoko esperientziaegiaztatzea, eskabidea aurkeztu aurretik.

c) Aurreko ataletan ezarritakoa ez bada betetzen, nekazaritza arloan sartzeko ikastaro trinko batean edo nekazaritza arloko etengabeko prestakuntzako ikastaroetan parte hartzeaegiaztatzea, gutxienez 150 irakaskuntza orduko iraupendunak, Gaztenek prozeduran jasotako laguntzan zehar egokitzat jotako prestakuntza ibilbidearekin bat etorriz.

Gehienez 36 hilabeteko epea eman ahalko da, laguntzen ebazpenaren datatik, gazteak prestakuntza prozesua buka dezan.

Edonola ere, prestakuntza horrek bat etorri beharko du gazteak aurkeztu beharko duen enpresa plan eta proiektuaren xedearekin, eta Gaztenek 2020 Planaren Balorazio Batzordearen onespena jaso beharko du.

5. artikulua.- Nekazaritza ustiategiaren betekizunak

Nekazari gaztea hartuko duen nekazaritza ustiategiak unitate tekniko ekonomiko bat osatu behar du berez, jarduna ongi garatzeko beharrezko baliabideekin, eta honako betekizun hauek bete beharko ditu.

5.1 Arabako Lurralde Historikoan kokatuta egotea eta bertako nekazaritza ustiategien erregistroan izena emanda izatea.

5.2 Gutxienez 16.000,00 euro/urteko ekoizpen estandarraren potentziala izatea.

5.3 Enpresa planean gutxienez 9.600,00 euroko marjina garbia aurreikustea instalatuko den gazte bakoitzeko.

5.4 Enpresa mikro eta txikien irizpideen arabera onargarritzatjotzen den gehienezko dimentsioa izatea; ETE eta mikroenpresen definiziora egokitu beharko da.

Instalatzekolaguntzalortze aldera, gazteak enpresak sortzeko aurkeztuko duen enpresa planean ezarritako epean lortu beharko dira aurreko bigarren, hirugarren eta laugarren ataletan ezarritako betekizunak, eta epea ezingo da bost urte baino gehiagokoa izan, betiere laguntza emateko ebazpenaren datatik aurrera zenbatzen hasita.

Nekazari gaztea instalatuko den nekazaritza ustiategiak ezin du izan aurreko beste ustiategi bat banatzearenemaitza, biak aldi berean existituz, ustiategi zaharreko titularrak gaztearekin familia harremana baldin badauka odolkidetasunagatik edo lehen mailako loturagatik, edo ezkontidea baldin bada, titular horrek nekazaritza edo abeltzaintza jarduna bertan behera uzten badu salbu.

6. artikulua.- Pertsona onuradunaren konpromiso eta betebehar zehatzak

6.1 Ustiategi batean instalatuko den pertsona gazteak, Gaztenek 2020 prozeduran jasotako mailaka sartzekokontzeptuaren arabera, honako konpromiso hauek hartuko ditu:

6.1.1 Laguntza emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo bederatzi hilabeteen barruan jarri beharko da martxan enpresa plana, eskabide unean aurreikusitako edo aurkeztutako ezaugarriekin bat etorriz; nolanahi ere, ondoren aldaketa baimenduak egin ahalko dira. Plana martxan jarri izana Gaztenek 2020 prozeduran aurreikusitako gaztearen tutorearen ziurtagiriaren bitartez frogatuko da.

6.1.2 Enpresa plana bertan adierazitako epean gauzatzea; epe hori gehienez bost urtekoa izango da, laguntza emateko ebazpenaren datatik zenbatzen hasita. Epe hori gainditzen duten luzapenak ez dira onargarriak izango.

6.1.3 Nekazari aktiboaren definiziora egokitzea, laguntza emateko ebazpenaren datatik hasita hurrengo hemezortzi hilabeteetan.

6.1.4 Bosgarren artikuluan eskatutako baldintzak bilduko dituen nekazaritza ustiategi batean instalatzea, dekretu honetako hirugarren artikuluan deskribatutako edozein sarbide modalitateren bitartez.

6.1.5 Ustiategiaren benetako kontrola izatea, instalazioaren edozein modalitatetan, hirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera.

6.1.6 Instalatzen den ustiategian nekazaritza jarduna gauzatzea, gutxienez bost urtez, laguntzaren azken ordainketatik, instalatzerakoan zeuden baldintza berberetan. Konpromiso hori Arabako Foru Aldundiak egiaztatuko du.

Nekazari gaztea hartu duen ustiategiaren titulartasuna aldatuz gero, edo ustiategia besteren batekin batzen bada, behar bezala argudiatutako kausak direla medio, eta Nekazaritza Saileko titularraren foru aginduaren bitartez aldez aurretik baimena emanez gero, orduan laguntzaren onuradunak ustiategi berean jarraitu beharko du, edo batuz gero, sortuko den ustiategian hasi beharko du, enpresa batera sartu edo enpresa bat sortu duen nekazari gazte gisa laguntzaren onuradun izateagatik hartutako konpromisoak betetzen jarraituz. Horrez gain, titular berriak aurrekoak hartutako konpromiso berberak hartuko ditu bere gain, nekazari gaztea hastearen ondorioz, eta egoera hori berariaz jaso beharko da estatutuetan edo kasuan kasuko lege dokumentuan, konpromiso adierazpena duen pertsona fisikoa bada.

6.2 Enpresa plana gauzatzeko epea edo bertan ezarritako instalazio fasea bukatzerakoan, eta azken ordainketa egin aurretik, pertsona gazte onuradunak honako hau bete duela edo betetzen duela egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du:

6.2.1 Ustiategia behar bezala erregistratuta egotea Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

6.2.2 Egiten duen nekazaritza jarduerari dagozkion zerga erroldetan altan egotea.

6.2.3 Ustiategiak gutxienez 16.000,00 euro/urteko ekoizpen estandarraren dimentsioa lortu duela egiaztatzea.

6.2.4 Ustiategiak instalatu den gazte bakoitzekogutxienez 9.600,00 euroko marjina garbiaren dimentsioa lortu duela egiaztatzea.

6.2.5 Nagusiki nekazaria izatea.

6.2.6 Gizarte Segurantzaren Langile Autonomoen Erregimenean altan egotea, egiten duen nekazaritza jardueran.

6.2.7 Zerga betebeharrak eta Gizarte SegurantzarenDiruzaintza Nagusiarekikoak egunean izatea.

6.2.8 Ustiategian hasierako NLU bati dagokion lan bolumena sortzea, honako zehaztasun hauekin:

- Gaztea ustiategian titular bakarra bada, eta hasierako NLU bateko lan bolumena edo handiagoa lortzen badu, ez du besterik sortu beharko.

- Gaztea lehendik dagoen ustiategi elkartu batean sartzen bada bertako langile bazkide bat edo soldatapeko langile bat ordezkatzeko, eta ustiategiak ordurako bazkide/langile kopurua baino lan bolumen (hasierako NLUak) handiagoa badu, ez du nahitaez NLUrik sortu beharko.

- Gaztea lehendik dagoen ustiategi elkartu batera sartzen bada akziodun baino ez den bazkide baten ordez, hasierako NLU bat sortu beharko du.

- Gaztea lehendik dagoen ustiategi elkartu batera sartzen bada eta bazkide kopurua gehitzen badu, hasierako NLU bat sortu beharko du.

6.2.9 Sortuko den edo instalatuko den ustiategian enpresa mikro eta enpresa txikien irizpideen arabera onargarritzatjotzen den gehienezko dimentsioa izatea; ETE eta mikroenpresen definiziora egokitu beharko da. 6.2.10 Kontabilitate liburu edo koaderno bat izatea, eguneratuta. Horrek ustiategiko gastuak eta sarrerak kontrolatzeko aukera emango du, instalatzeko prozesua hasten den unetik laguntza honetan aurreikusitako nahitaezko egonaldi aldia bukatu arte, gutxienez.

6.2.11 Ustiategian ekoizpenerako erabilitako ekipamenduen, ondasunen, lursailen, eraikinen, instalazioen eta makineriaren inbentario bat izatea, elementuak ongi identifikatuz, jabetza araubidea eta balorazioa zehaztuz. Urtero eguneratu beharko da, instalatzeko prozesua hasten den unetik laguntza honetan aurreikusitako nahitaezko egonaldi aldia bukatu arte, gutxienez.

7. artikulua.- Enpresa plana

Foru dekretu honetan araututako laguntza jaso ahal izateko pertsona gazte eskatzaileak enpresa plan bat aurkeztu beharko du, Gaztenek 2020 prozeduran aurreikusitako baldintzetan, honako gutxieneko betekizun hauekin:

7.1 Instalatuko den ustiategiaren eta pertsonaren hasierako egoera ekonomikoa

Horri dagokionez, fitxa bat ezarriko da, eta bertan adieraziko dira ustiategiko elementuak, lursailak, eraikinak, instalazioak, makineria, eskubideak, etab. Horietako bakoitza identifikatuko da, bakoitzarendimentsioak, balorazioa eta jabetza araubidea zehaztuz.

Izanez gero, bazkideak eta bazkide bakoitzak ustiategian duen partaidetza ehunekoa eta kapital soziala identifikatuko dira.

Pertsona gaztea hasten den unean ustiategiak dituen NLUak zehaztuko dira.

7.2 Nekazaritza ustiategiaren edo instalatuko den pertsonaren jarduera berrien garapenerako faseak eta helburuak.

7.3 Nekazaritza ustiategiko jarduerak garatzeko beharrezko jarduketen xehetasunak, ingurumen iraunkortasunari eta baliabideen eraginkortasunari lotutakoak barne, esaterako inbertsioak, prestakuntza edota aholkularitza.

7.4 Hala badagokio, instalatutako gazteari edo sustatzaileari dagokion eskulanaz gain, sortuko den enplegu osagarria.

7.5 Azterketa ekonomiko bat, ustiategiaren errentagarritasuna aztertzeko; bideragarria izan beharko da, 6.2.3 artikulutik 6.2.5 artikulura artean (biak barne) eta 6.2.8 artikuluan ezarritako indizeen arabera. Emaitzen kontuan sarrera guztiak (primak barne) eta gastu guztiak (amortizazioak, soldatak, finantza gastuak, etab.) aurreikusiko dira, behar bezala zehaztuta.

7.5 Sortuko den lanaren bolumena, 6.2.8 artikuluan adierazitakoa betez.

7.6 Proiektuen balorazio irizpideen betetze mailaren deskribapena.

Azterketa ekonomikoa egiteko aurreikuspen teorikoak oinarritzat hartu ahalko dira; ekoizpenen marjina gordinak eta marjina garbiak, eta ustiategiko NLU teorikoak kalkulatu ahalko dira, 2013ko ekainaren 18ko Aginduaren eta 2013ko azaroaren 29ko Aginduaren arabera, biak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarenak, edo laguntzaeskatzeko unean aplikagarria den araudiari dagokiona.

8. artikulua.- Enpresa plana aldatzea

8.1 Arrazoi justifikatuen ondorioz laguntzaren onuradunak enpresa planean aldaketa nabarmenak egitea beharrezkotzatjotzen badu, aldaketa egin baino lehen horretarako eskabidea aurkeztu beharko du, Arabako Foru Aldundiko laguntzaren organo instruktore eskudunari bideratutakoa. Eragile horrek Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeari jakinaraziko dio.

8.2 Aldaketak argudiatuta egon beharko du, eta aldatuko den planean jasotako konpromiso berberak bermatu beharko ditu gutxienez. Horrez gain, Gaztenek 2020 Balorazio Batzordearen aldeko txostenaren eta foru organo eskudunaren ondorengo onespenaren mende egongo da.

8.3 Proposatutako aldaketa onartuz gero, hasieran emandako laguntza berriz kalkulatuko da, eta dagokion proposamen eta ebazpenaren bitartez berriz moldatuko da; laguntza berriak ezingo du gainditu hasieran emandakoa.

8.4 Laguntza berriz kalkulatzeak hasieran emandako laguntza baino zenbateko txikiagoa baldin badakar, dagokion proposamen eta ebazpena emango da laguntzagutxitzeko eta, hala badagokio, egindako lehenengo ordainketan ordaindutako gehiegizko zatiari dagokiona itzultzeaeskatzeko.

9. artikulua.- Gaztenek 2020 prozedura

9.1 Nekazaritza ustiategi batean lehen aldiz instalatu nahi duen pertsona gazte bati laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako eredua da Gaztenek 2020 prozedura, nekazaritza ustiategi batean pixkanaka sartzekotutoretza lana egite aldera.

9.2 Gaztenek 2020 prozesua Gaztenek 2020 balorazio batzorde batek arautuko du, eta honako hauek eratuko dute:

- Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Garapenerako Zerbitzukoburutza; kalitatezko bozka izango du.

- Laguntzen teknikari bat, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Garapenerako Zerbitzukoa.

- Hazi Fundazioko teknikari bat.

- EAEn aitortutako nekazaritza arloko aholkularitza zentro bateko teknikari bat, edo beste pertsona bat, gaitasun nahikoa izango duena eta pertsona gazteari enpresa plana idazten lagundu diona.

9.3 Gaztenek 2020 prozedurak honako metodologia hau izango du:

9.3.1 Eskabideen kudeaketa eta publizitatea

Laguntza hau jasotzeko interesa agertu duen pertsona gazteak bai neurriaren, bai Gaztenek programaren, bai kasuan kasuko laguntzaren konpromisoei eta betekizunei buruzko informazioa jasoko du.

Ondoren, elkarrizketa bat egingo da helburuak eta eskuragarritasuna ezagutzeko. Elkarrizketa egin eta gero lehen instalazioaren helburua betetzen duela ulertzen bada, orduan programaren inskripzioa formalizatuko da, eta Arabako Foru Aldundiko laguntzakudeatzeko erakundera igorriko da, jakin dezan. Inskripzio hori inolaz ere ez da izango nekazari gazteek enpresa bat sortzekolaguntza eskaera bat.

Jarraian, tutore baten laguntzarekin, pertsona gazteak enpresa plan bat idatziko du. Gero plana aurkeztu egingo du, nekazari gazteek enpresak sortzeko Aldundiak deitutako laguntzajasotzeko eskabidearekin batera, Gaztenek 2020 prozeduran aurreikusitako baldintzak onartuz.

9.3.2 Gaztenek 2020 Balorazio Batzordearen lehenengo bilera

Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak lehenengo bileran pertsonaeskatzaileaklaguntzakarautzeko oinarrietan eskatutako onargarritasun irizpideak betetzen dituen egiaztatuko du.

Horretarako, eskatzailearen adina eta laguntza eskatu baino lehen nekazaritza ustiategi bateko titular gisa ez agertzea egiaztatuko ditu, 4.6 artikuluan ezarritakoari erreparatuz.

Ondoren, aurkeztutako enpresa plana aztertu eta baloratuko du, baita gaitasun profesionala ere. Kasuistika hau eman daiteke:

9.3.2.1 Enpresa planaren eta horren ardura izango duen gazte profesionalaren gaitasunak aldeko kalifikazioa jasotzea: instalazio proiektua aztertu egingo da eta horren informazioa emango da, Arabako Foru Aldundiko organo eskumendunak laguntza emateko ebazpen proposamena presta dezan.

9.3.2.2 Enpresa planak eta/edo pertsona gazte eskatzailearen gaitasunak aurkako kalifikazioa jasotzea:

Enpresa plana bideragarria ez bada, ez badago nahikoa definituta edo beharrezko hobekuntzak ikusten badira, Gaztenek 2020 Balorazio Batzordearen txostena aurkakoa izango da. Hala ere, gazteari laguntza prozesu bat hasteko proposamena egin ahalko zaio, tutore baten parte hartzearekin; tutoreak gazteari lagunduko dio gairen bat berriz hobeto definitzeko, ondoren berriz aurkeztu eta beste kalifikazio bat lortze aldera.

Gazteak nekazari gazteek enpresak sortzekolaguntza eskabidea dagoeneko aurkeztu badu, eta enpresa plan birdefinitu eta zuzendua deialdi honetan ez aurkeztea erabaki badu, orduan eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta beste eskabide bat aurkeztu beharko du hurrengo deialdian; hurrengo deialdi horretako betekizunak bete beharko ditu.

- Gaztearen gaitasun profesionala egiaztatzen ez bada alderdi horretako onargarritasun baldintzen arabera, pertsonaeskatzaileak 36 hilabeteko epea izango du, gehienez, laguntza emateko ebazpen datatik aurrera zenbatzen hasita.

- Nolanahi ere, Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak eskabidearen aurkako kalifikazioa berretsi ahalko du.

9.3.3 Nekazari gazteek enpresak sortzeko eskabideari beharrezko kontrolak egin ondoren, Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak honako hau egingo du:

- Eskabideari puntuazio jakin bat emango dio, laguntzaarautzeko oinarri hauen 10. artikuluan ezarritako puntuazio irizpideen arabera.

- Laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko du, lortutako puntuazioaren arabera, oinarri hauen 11. artikuluan ezarritako tarteak aplikatuz.

- Pertsona gazteari enpresa plana abiarazteko eta garatzeko prozesuan laguntza eta aholkularitza eskainiko dizkion tutorea izendatuko du. Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak, enpresa planaren ezaugarrien arabera, proiektuko aholkularitza aurreikusteko gutxienekobaldintzak finkatuko ditu (orduak, bisitak, txostenak, etab.).

9.3.4 Laguntzaren ebazpena

Arabako Foru Aldundiak ebatziko ditu aurkeztutako eta ebaluatutako eskabideen espedienteak, foru organo eskumendunaren bitartez, lehia araubidean eta 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; eskatu ondoren, laguntzaren lehenengo zatia ordainduko da.

9.3.5 Gaztenek 2020 Balorazio Batzordearen bigarren bilera eta azken txostena

Tutoreak, instalazio fasea bukatu ondoren, txosten bat eman beharko du; bertan, instalazio prozesuaren bilakaera azaldu beharko du, eta proiektuak deialdiaren oinarrietan ezarritako konpromiso eta betekizunak lortu dituela egiaztatu beharko da, baita enpresa planaren konpromisoak ere.

Kasuan kasuko tutoreak laguntzaren onuradun bakoitzeko aurkeztutako txostenak aztertu eta ebaluatuko ditu Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak; konpromisoak bete direla egiaztatzeko beharrezko dokumentazio oro aurkeztu ahal izateko entzunaldia eskainiko da, enpresa planean ezarritako epearen arabera.

Txostenak eta gainerako dokumentazioa ikusita, hasieran lortutako puntuazioa berriz kalkulatuko da, benetan garatutakoa edo justifikatutako gastuak aintzat hartuz. Beharrezkoa izanez gero, laguntzaren zenbateko osoa moldatuko da. Laguntza ez da areagotuko, hasieran aurreikusitako gastuak baino gastu handiagoak justifikatu izanagatik.

Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak aldeko txostena ematen badu, Arabako Foru Aldundiak gainerako laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko agindua emateari ekingo dio, 18. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

Laguntza berriz kalkulatzerakoan, lortutako puntuazio berriak hasieran emandako zenbatekoa baino txikiagoa ematen badu, orduan onuradunak itzuli egin beharko du lehenengo ordainketak jasotakoaren aldea.

Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak aurkako txostena ematen badu, orduan Arabako Foru Aldundiak ukatu egingo du laguntzaren gainerako zenbatekoa eta gazte onuradunari aurretik kobratutako laguntzaren zenbatekoak erabat itzultzeko eskatuko dio.

10. artikulua.- Espedienteak aukeratzeko irizpideak

10.1 Laguntza emate aldera espedienteak aukeratzeko irizpideak urteko deialdi bakoitzean finkatuko dira puntuka, aintzat hartuz enpresa planean egin beharreko inbertsio eta gastuak, ustiategian pertsona gazteak zenbait ekoizpen eredu jakin aplikatzea, edota sektorearekin eta elkartegintzarekin aldez aurretik lotura izatea.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Enpresa planean aurreikusitako inbertsioak eta gastuak, Landa Garapenerako Planeko M04.1 neurriaren (Inbertsioetarakolaguntzaknekazaritza ustiategietan) eta M04.2 neurriaren (Nekazaritza produktuak garatu, merkaturatu edo transformatzekoinbertsioetarakolaguntzak) bitartez lagundu ezin bada: 0 puntutik 20 puntura, gehienez.

Gastu eta inbertsio horiek baloratzeko EAEko batez besteko prezio ofizial estatistikoak hartuko dira erreferentzia gisa.

Enpresa plan berbera partekatzen duten pertsona batek baino gehiagok sustatutako proiektu kolektiboen kasuan, diruz lagungarriak diren zenbatekoak eta puntuen esleipenak planean aurreikusitakoari jarraiki lanean hasiko den pertsona gazte bakoitzaren araberakoak izango dira.

Inbertsio/gastuaren gutxieneko zenbateko baremagarria 20.000,00 eurokoa izango da, eta gehienezkoa 100.000,00 eurokoa, planaren erabateko inbertsioa handiagoa izan arren. Puntuen esleipena inbertsioaren bolumenaren araberakoa izango da, proportzionalki, honela:

- 20.000,00 eurotan edo gutxiagotan baloratutako inbertsioei zero puntu emango zaizkie.

- 20.000,00 euro baino gehiago eta 100.000,00 eurora arteko (zenbateko hori barne) inbertsioen kasuan, eman beharreko puntuen kalkulua egiteko baloratutako zenbatekoari 20.000 euro kendu eta emaitza bider 0,00025 egin beharko da.

- 100.000,00 euro edo zenbateko handiagoan baloratutako inbertsioei 20 puntu emango zaizkie.

b) Ekoizpen ereduak: Ustiapenean zenbait ekoizpen eredu jakin erabiliz gero, gutxienez hasierako 0,5 NLUen pareko neurrian puntuatuko da. Kontzeptu honen ondoriozko gehienezko balioak 10 puntukoak eta NLU batekoak izango dira (5 eta 10 puntu artean, ereduren bat erabiliz gero; bateragarriak izango dira, eta gehienezko kopurua bi izango da).

Honako ekoizpen eredu hauek lehenetsiko dira:

Ekoizpen ekologiko egiaztatua. (gutxienez 0,5 NLU)

Ekoizpen integratua (gutxienez 0,5 NLU)

Nekazaritza ekoizpena, ustiategian transformatzeko (gutxienez ekoizpenaren ehuneko 50).

Nekazaritza ekoizpena zirkuitu laburren bitartez merkaturatzeko (gutxienez ekoizpenaren ehuneko 50).

Laborantzaestentsiboko ekoizpena, ureztatze sisteman (gutxienez bost hektarea).

c) Aldez aurretik sektorearekin lotura izatea: aldez aurretik sektorearekin loturarik ez bada izan, hau da, inkorporazio berri bat bada edo ustiategiaren titulartasuna eskuratzen bada, lehen edo bigarren mailako familia loturarik izan gabe.

Kasu hori gertatzen denean, enpresa planean adieraziko da, eta bost puntu emango zaizkio.

d) Elkartzea: enpresa proiektu berri bat elkarte gisa haien gain hartzea sektorean lehen aldiz jardungo duten gazte batek baino gehiagok; gehienezko muga bi NLUkoa izango da. Egoera hori enpresa planean jasotzen bada, proiektuari gehienez 10 puntu emango zaizkio.

NLUak PUNTUAK

1-<2 5

?2 10

10.2 Pertsona batek baino gehiagok sustatutako proiektuen kasuetan, jarduerari ekingo dion pertsonabakoitzari "a" irizpideari dagokionez esleitutako puntuazioa lortzeko irizpide horretan jasotako eta enpresa planean aurreikusitako inbertsioen bolumena zatitu egingo da proiektuan parte hartuko duten pertsona gazteen kopuruaren artean. Gainerakoa osotasunean hartuko da.

10.3 Aukeraketa irizpide horietako bakoitzari puntuazio bat emango zaio; hala, eskabide orok guztirako puntuazio jakin bat izango du, betetzen duen aukeraketa irizpide bakoitzari dagozkion puntuak batuz lortutakoa.

10.4 Irizpide bakoitzeko puntuazioa Balorazio Batzordeak egingo duen lehenengo bileran zehaztuko da, enpresa planean aurreikusitakoaren arabera, Gaztenek 2020 prozedurari jarraiki.

10.5 Enpresa plan batek gehienez lor dezakeen puntuazioa 45 puntukoa izango da.

10.6 Puntuazio altuena lortu duten proiektuek lehentasuna izango dute puntuazio gutxiagokoei dagokienez. Puntu berdinketa izanez gero, lehenik eta behin nekazari emakumeek sustatutako proiektuak lehenetsiko dira, eta, bigarrenik, adin txikiagoko titularrek sustatutakoak, adin gehiagokoen aldean. Zenbait espedienteren artean berdinketa baldin badago, beraien artean zozketa egingo da.

11. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzea

11.1 Laguntza prima bakarraren bitartez emango da, eta 20.000,00 euroko gutxieneko modulu batetik abiatuko da diruz lagungarria den eta hautagarritasun baldintzakbetetzen dituen edozein onuradunentzat.

11.2 Zenbateko horretatik abiatuta, laguntza areagotu ahalko da, lortutako puntuazio zenbatekoen tarteen arabera, aukeraketa irizpideen balorazioan enpresa planei esleitutakoaren arabera, gehienez 70.000,00 euroko dirulaguntza jaso arte.

11.3 Nekazari batek baino gehiagok sustatutako proiektuen kasuan, zenbateko hori onuradun bakoitzari emango zaio.

11.4 Espedienteak aukeratzeko 10. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren arabera emango dira laguntzaren zenbatekoak, honi jarraiki:

o Puntu batera iristen ez bada: 20.000,00 euro

o > puntu bat edo berdina eta ?10 puntu: 30.000,00 euro

o > 10 puntu eta ? 20 puntu: 40.000,00 euro

o > 20 puntu eta ? 30 puntu: 50.000,00 euro

o > 30 puntu eta ? 40 puntu: 60.000,00 euro

o 40 puntu: 70.000,00 euro

12. artikulua.- Puntuatzeko baremazioaren gastuak

Gutxienekolaguntzarengehikuntzalortzekopuntuatzen diren gastuak eta inbertsioak, aurreko artikuluan aurreikusita, hauek izango dira:

* Lurren eskuraketa, ustiategiaren partaidetzarenportzentajearen arabera.

* Lehenengo instalazioaren ondoriozko notario eta erregistro gastuak.

* Lehenengo ekitaldiko kanpainako mailegu baten finantza kostua.

* Lehenengo instalaziorako maileguen abalen kostua.

* Elkarte baten kapital sozialari egindako ekarpena.

* Elkarte batean sartzeko kuota.

* Familia ustiategiaren jaraunskideei, egonez gero, jaraunspen eskubideak ordaintzea.

* Animalia ugaltzaile mota bakoitza ustiategian sartzen den lehen aldia, instalazioaren aldiko lehen hiru urteetan.

* Nekazaritzako jarduerari ekiteko prestakuntza ikastaroen gastuak.

* Gaztea erreleboz sartzen den ustiategitik datozen bigarren eskuko makina edo ekipoak erostea, baldin eta makina edo ekipo horiek hamar urte baino gehiago ez badaukate eta azken hamar urtean ez badute diru laguntza publikorik jaso. Makina horiek Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean inskribatu behar dira

* Erabilita dauden eta 150 m2 erabilgarri baino gehiagoko oinplanoa daukaten eraikin erabiliak eskuratzea, egin nahi den jardueraren lizentziarekin, eta diru laguntzarik jaso ez badute. Eraikin horiek ez dute laguntzarik jasoko 04.1. neurrian azaltzen diren inbertsioengatik, beraiek eskuratzen diren urtearen ondoko lehen bost urteetan.

* Egin nahi den jarduerarako lizentzia egokia duten eta oinplanoko 150 m2 erabilgarri baino gehiago dauzkaten eraikinak errentatzea, gehienez hiru urtez.

* Enpresa planean aipatzen den lurren errentamenduaren kostua, gehienez hiru urteko epean. "Aragoiko, Nafarroako eta EAEko Nekazaritzako Goi Ingeniarien Elkargoak" zehazten dituen inbertsioen balorazio moduluen arabera egingo da balorazio hau.

* Nekazaritza Sailak gaztearen lehenengo instalaziorako beharrezkotzat eta egokitzatjotzen dituen beste guztiak.

13. artikulua.- Baremagarritzat jo ezin daitezkeen gastu eta inbertsioak

Ondoko hauek ez dira izango 11. artikuluan ezarritako gutxienekolaguntzarengehikuntzaeskuratzeko barematu ahal diren inbertsioak:

- Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programaren M04.1 neurrian (Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak) eta M04.2 neurrian (Nekazaritzako produktuak transformatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioetarako laguntzak) laguntzak jaso ahal dituzten eta enpresa planean aurreikusita dauden inbertsioen gastuak.

- Zuzenean ekoizpenari esleitu ahal zaion kapital zirkulatzailetzat jo ahal diren ekoizpen materialeko erosketak.

- Mahastietarako erabiltzen diren finkak egokitzea eta landatzea, araudi zehatzaren bidez eraenduko direnak.

- Nekazaritzakoak ez diren erabileretarako konpartitzen diren edo konpartitu ahal diren garraiorako ibilgailuetako inbertsioak.

- Zeharkako zergak (BEZ).

- Lehen graduko ezkontide eta senideen arteko erosketen eta errentatzeen ondorioz egiten diren eskualdaketak, ezta elkarteen ustiategien eta beraien bazkideen artean egiten direnak ere.

14. artikulua.- Kostuak merkatzea

14.1 Inbertsioen balorazioa, eta ustiategi batean instalatzeko edo nekazaritza enpresa sortzeko egin behar diren gastu onargarriak, bat etorriko dira, salbu eta dekretu honek besterik adierazten badu, hemen argitaratzen diren prezioekin eta balorazioko modulu ofizialekin eta gehieneko inbertsio mugekin:

http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/r50-pdr2020/es/contenidos/informacion/pdr2020_documentacion/es_agripes/pdr2020_documentacion.htm

14.2 Inbertsioren baterako ez bada modulurik ezarri, merkatuko balioa izango da erreferentzia.

14.3 Aurkeztutako inbertsioaren edo gastuaren aurrekontua ezarritako moduluarena baino txikiagoa denean edo inbertsioaren gastu onargarriaren gehieneko muga (balego) baino txikiagoa denean, haietatik txikiena onartuko da.

15. artikulua.- Laguntza eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua

15.1 Urtero, laguntzen deialdi egokia onartuko da, eta deialdi horren barruan hauek agertuko dira:

* Eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua.

* Deialdia ebazteko gordetako kredituak.

* Laguntzak emateko irizpideak.

* Dirulaguntzaren zenbatekoa.

15.2 Eskabideak inprimakin normalizatu batean aurkeztu behar dira, II. eranskinean zehazten den dokumentazioarekin. Deialdi bakoitzeko eskabide bakarra egin daiteke.

15.3 Eskabideetan akatsikatzematen bada edo eskabideak osatugabeak badira, organo instruktoreak, bidezkoa bada, interesdunei aginduko die 10 asteguneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren hurrengo egunetik aurrera (larunbatak kanpoan utzita), eskabidean exijitutako betekizunen falta ongitzeko edota behar diren dokumentuak aurkezteko; ohartaraziko da hala egin ezean eskaeran atzera egin dela ulertuko dela (azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Administrazio publikoen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak, 42. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz).

15.4 Laguntza eskaera eginez gero, organo kudeatzaileari baimena ematen zaio Gizarte SegurantzarenDiruzaintza Orokorrak, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde ordaintzaileak eman behar dituzten ziurtagiriak eskuratzeko, baita Araba Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietako, mahastietako, makineriako eta abeltzaintzako erregistro ofizialetakoak ere, dena espedientea izapidetzeko xedearekin.

15.5 Eskabidea aurkezteak esan nahi du Gaztenek 2020 Planean ezarritako baldintzak eta laguntzaarautzen duten oinarrietan ezarritako betebehar eta konpromisoak onartzen direla.

16. artikulua.- Izapidetzea

16.1 Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, espedienteak Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuak instruituko ditu.

16.2 Eskabidea behar bezala bete dutenen eskabide egileen espedienteak Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak analizatu, baloratu eta puntuazioarekin kalifikatuko ditu, 9. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera, eta kontrol egokiak betez.

16.3 Espedientea instruitzen den bitartean, laguntzaren organo kudeatzaileak behar dituen argibide eta agiri gehigarriak eskatu ahalko ditu, ebazpen proposamena egiteko xedearekin beharrezko diren datuak zehaztu eta egiaztatzeko. Interesduna izapide hau betetzeko jarduera ezean erortzen bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Administrazio publikoen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak, 76.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

16.4 Foru dekretu honetan ezarritako laguntzaren emakida norgehiagokaren araubidean izapidetuko da, oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideekin bat etorriz.

16.5 Espedienteak analizatutakoan eta Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak bere txostena egindakoan, Arabako Foru Aldundiko kide anitzeko organoak txosten bat emango du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ezarritako lehentasunen araberako irizpideak aplikatuko ditu, aurrekontu erabilgarriaren arabera, espediente bakoitza ezesteko kasuak zehaztuko ditu eta baietsitako espedienteetan agerian utziko du laguntzaeskuratzeko betekizunak betetzen dituztela, organo instruktoreak ebazpen proposamena eman dezan.

16.6 Laguntzak emateko Kide Anitzeko Balorazio Organoko kideak ondokoak izango dira:

* Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuko burua.

* Laguntzen arloko teknikari bat, Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuariatxikia.

* Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuko burua.

* Administrazio Kudeaketa Ataleko burua.

17. artikulua.- Ebaztea eta jakinaraztea

17.1 Ebazpen proposamena onartutakoan, foru organo eskudunak ebatziko ditu espedienteak, indarra duen araudian oinarrituta. Ebazpen horrek administrazio bidea amaituko du eta bidezkoa izango da haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoajartzea EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, errekurtso horretarako arauei jarraituz. Aukerako berraztertzeerrekurtsoa ere jarri ahal izango da.

17.2. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkideari buruzkoak, 42. artikuluan ezarritako ondorioetarako, prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik. Epealdi hori igaro eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsi dela esan nahi du, halaxe xedatzen baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan.

17.3 Laguntzaren ebazpenaren jakinarazpena banaka egingo da. Ebazpenean ondokoak adieraziko dira: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, Europaren finantzaketarenportzentajea (balego), lortutako puntuazioa, laguntzaordaintzeko modua, onuradunaren baldintza eta betebeharrak, eta hartzen dituen konpromisoak.

18. artikulua.- Dirulaguntzakordaintzea

18.1 Laguntza bi tartetan ordainduko da

18.2 Lehenengo ordainketa emandako laguntzaren zenbateko osoaren bi hereni dagokie. Laguntza onartu ondoren eta onuradunak ordainketa egiteko eskatu ondoren ordainduko da. Ordainketa honek prima bakarraren izaera izango du, eta instalazioa amaitzen denean eta falta den herenaren edo falta den zenbatekoaren ordainketa izapidetzen denean justifikatuko da.

18.3 Falta den herenaren edo zenbatekoaren ordainketa gaztea tutoratzeko eta ustiategian instalatzeko prozesua amaitzean ordainduko da, onuradunak ordainketa egiteko eskaera egin ondoren eta honako agiri hauek aurkeztu eta gero:

- Tutorearen ziurtagiria, laguntza eman ondoko 9 hilabeteetan enpresa plana abian jarri dela adierazten duena, eta instalatzen den pertsonak, instalazioaren ondoko 18 hilabeteetan, nekazari aktiboa izateko baldintzabetetzen duela adierazten duena.

- Tutorearen aldeko azken txostena.

- Onuradunak enpresa plana bete duela adierazten duen Gaztenek 2020 Balorazio Batzordearen balidazioa, benetan egin denarekin bat etorriz eta laguntzabirkalkulatzearekin bat etorriz, hala balitz, 9.3.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Nekazaritza Sailaren ziurtagiria, 6.2 artikuluan ezarritako betekizunak betetzen direla ziurtatzen duena.

- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzean egunean dagoelako ziurtagiria.

- Egindako gastuen ziurtagiria, jatorrizko faktura eta konpultsatu beharreko kopia aurkeztuz. Faktura originala zigilu baten bidez kontrolatuko da, adierazten duena Aldundiak eta LGNEFek diruz lagundu dutela, hala balitz. Eta onuradunari itzuliko zaio. Justifikazioa faktura bidez aplikatzen ez den kasuetan, ziurtagiri egokiarekin egingo da.

- Aurkeztutako fakturak banku transferentziaren bidez ordaindu direlako frogagiria edo merkataritzako trafiko juridikoan balio frogagarria duen agiri baliokidea.

Nolanahi ere, 2.500,00 eurotik gorako gastuak banku transferentziaren edo bankuko beste tituluren baten bidez frogatu behar dira, iruzurraren kontrako prebentzioekintzei eta iruzurraren kontra borrokatzekoekintzei buruzko urriaren 29ko 7/12 Legeko 7. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.

18.4 Laguntzakudeatzen duen organoak ordainketa eskaera eta onuradunak aurkeztutako agiriak aztertuko ditu, eta kontrol egokiak egin ondoren dirulaguntzarako onartutako eta justifikatutako zenbatekoa zehaztuko du, kasu bakoitzean egin beharreko murrizpenak aplikatzea gorabehera.

18.5 Lehenengo modulu edo tartean behar baino gehiago ordaintzen den laguntzaren zatiaren aldea (laguntzaren bi herenak) jasotzeke dagoen herenaren edo zenbatekoaren zatia ordainduz konpentsatu ahalko da, kalkulu berrien arabera; horretarako txosten tekniko bat baino ez da beharko.

18.6 Laguntza hauek ordaintzekobaldintza izango da EAEko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen eta dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze bidean dagoen edozein itzulketa edo zehapen prozedura amaitzea.

18.7 Gaztea instalatzeko prozesua enpresa planean aurreikusitakoa baino lehen egiten bada, onuradunak eskatuta, eta Nekazaritza Sailak aurrekontu erabilgarririk badauka, laguntzaren azken ordainketa aurreratu ahalko da, aldez aurretik aldeko txostena egiten bada, hartutako konpromisoak eta betekizunak justifikatzen badira, eta ebazpen egokia ematen bada.

19. artikulua.- Laguntzen onuradunen betekizun orokorrak

Laguntzen onuradunek ondoko betebehar hauek izango dituzte oro har:

19.1 Emandako dirulaguntzaonartzea eta eman zaien erabilera zehatzerakobaliatzea, emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzak betez. Laguntzaren emakidaren jakinarazpena jasotzen duenetik hamar asteguneko epean onuradunak ez badio dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, onartu egin duela ulertuko da.

19.2 Enpresa planaren garapena ezarritako epeetan egitea.

19.3 Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeari, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari eta Ogasun eta Finantza Sailari, Euskal Autonomia Erkidegoaren Erakunde Ordaintzailearen organo eskudunei, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta Europar Batasunaren organo eskudunei beren funtzioak betez eskatzen dioten informazioa emango die, foru dekretu honen kontura jasotako dirulaguntzari dagokionez; bereziki, ustiategiaren alderdi tekniko eta ekonomikoei, lanekoei, zergei eta alderdi sozialei buruzko informazioa eman beharko du.

19.4 Finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia ematea, kasu bakoitzean aplikatu behar diren arau komunitarioetan eta beraiek garatzen edo trasposatzen dituzten arau nazionaletan arauz ezarritako terminoetan.

19.5 Administratiboki zein tokian bertan beharrezko kontrolak egitea ahalbidetu, honako hauek egiaztatzeko: laguntza behar bezala eman eta garatzen ari dela, enpresa plana egoki gauzatzen ari dela eta ondoren konpromisoei bost urtez eusten zaiela.

19.6 Gordeta edukitzea jasotako laguntzak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatuak eta kontrolatuak izan baitaitezke.

20. artikulua.- Ezarritako betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea

20.1 Onuradunak foru dekretu honetan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea eta nahitaezko baldintzak bete gabe dirulaguntza hori eskuratzea emandako laguntza jasotzeko eskubidea galtzeko arrazoi izango da; gainera, dirurik jaso badu, diru hori Arabako Foru Ogasunari itzuli beharreko betebeharra izango du onuradunak, aplikatu beharreko legezko interesekin batera. Horrez gain, ekintza egokiak egingo dira, otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauak, Araba lurralde historikoaren dirulaguntza eta transferentzienak, xedatutakoaren arabera, eta itzulketa osoa edo partziala edo gutxipena laguntza aplikatzeko araudiak ezartzen dituen kasuetan.

20.2 Era berean, hasieran lortutako puntuazioa birkalkulatzearen ondorioz jasotako laguntzaren zati egokia itzuli beharko da, Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak egina, 9.3.3 artikuluaren arabera.

20.3 Diru zenbateko horiek zuzenbide publikoko diru sarreratzat joko dira legezko ondorioetarako.

20.4 Itzulketa osoa edo partzialaNekazaritza Sailaren foru aginduaren bidez zehaztuko da, itzulketa proposamenaren txostena ikusita, ikuskapena edo kontrola egitearen ondorioz, eta onuradunari entzunaldia eman ondoren.

20.5 Dirulaguntza osoa edo zati bat itzultzeko prozeduraz gainera, otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauan aurreikusitako arau hausteengatik zehapen prozedura abiarazi ahalko da.

20.6 Hartutako konpromisoen ez betetzerik ez dagoela ulertuko da baldin eta ez betetzea ezinbesteko baten ondorio edo inguruabar berezien ondorio bada, adibidez:

* Ekoizlea hiltzea edo luzaroan lanbiderako ezinduta egotea.

* Ustiategiko nekazaritza lurretan eragin handia izan duen hondamendi natural larria gertatzea.

* Ustiategiko eraikinak istripuz hondatzea.

* Ustiategiko aziendari (abelburu guztiak zein batzuk) erasaten dion epizootiaren bat.

Onuradunak agintaritza eskudunari jakinarazi behar dizkio ezinbestekoak edo inguruabar bereziak.

21. artikulua.- Lege araubidea

Foru dekretu honetan adierazitako dirulaguntzen onuradunak Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntza eta Transferentziei buruzko otsailaren 7ko 3/1997 Foru Arauan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak hura aplikatzeko onartu zuen Erregelamenduan eta Europako, estatuko eta autonomia erkidegoko arau aplikagarrietan xedatutakoaren menpe egongo dira. Horiek horrela, behartuta egongo dira Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak, Euskal Kontuen Epaitegiak edo eskumena duten organoek eskatzen dizkieten agiriak aurkeztera, halaxe xedatzen baitu aipatutako foru arauak 8 i) artikuluan.

22. artikulua.- Beste laguntza eta jarduera batzuekiko bateragarritasuna

22.1 Nekazari gazteek enpresak sortzekolaguntza: foru dekretu honetan garatzen den gazteen lehenengo instalazioa bateraezina izango da helburu eta xede berberetarako beste entitate publiko edo pribatu batzuek ematen duten beste edozein laguntza publikorekin, salbu eta Batasunaren, estatuaren, Euskal Autonomia Europako Batasunaren edo Aldundiaren araudian eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015-2020 Landa Garapeneko Programan hala aurreikusten bada.

22.2 Laguntza hau eskatzen duten nekazari gazteek M04.1 neurria, "Nekazaritza ustiategietako inbertsioetarakolaguntza" neurrirako laguntza eskatu ahalko dute beren enpresa plana garatzeko; laguntza hori gaztea instalatu nahi den ustiategiari emango zaio.

22.3 M04.1 neurriaren oinarri arautzaileetan, ustiategi batean instalatu nahi den gazteak neurri horren onuradun izateko bete behar dituen baldintzakezartzen dira.

22.4 Nekazari gazteek enpresak sortzekolaguntza: foru dekretu honetan aipatzen den lehenengo instalazioa, konpromisoak bete eta mantendu behar diren denbora osoan, nahitaezko presentziaexijitzen duten ikasketa arautuak egitearekin bateraezina da.

23. artikulua.- Laguntzafinantzatzea

23.1 Dekretu honetan azaltzen den laguntzarakobideratzen diren baliabide ekonomikoak Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren eta LGENF Batasunaren funtsaren aurrekontu kredituetatik etorriko dira ehuneko 80an. Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak finantzatutakodirulaguntzaren zatiaren mugak deialdi bakoitzean finkatuko dira.

23.2 Laguntza lerro honi atxikitako espedienteetakoren baten laguntzak ez badauka aurreikusitako baterako finantzaketa komunitariorik, estatu mailako laguntzatzat joko da. Kasu horretan, laguntza horiek Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren aurrekontu kredituen bidez finantzatuko dira osorik.

23.3 Arabako Foru Aldundiak laguntzaren zenbateko osoa onuradunari ordainduko dio, bai LGENFak finantzatutako zatia bai Aldundiak berak finantzatutako zatia. LGENFak ordaindu beharreko dirulaguntza zatia Arabako Foru Aldundiak ordainduko du bere erakunde ordaintzailearen bidez. Ordaindu beharreko zenbateko horiek Nekazaritza Sailaren aurrekontu partidetan sartuko dira edo sail horren izenean horretarako irekitako kontuan. Zenbateko horiek onuradunari ordaindu beharrekoa ordaintzeaziurtatzea da helburua.

I. ERANSKINA

Foru dekretu honen ondorioetarako, definizio hauek aplikatuko dira:

"Nekazaritzako jarduera": nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuak lortzeko egiten diren lanen multzoa.

Era berean, nekazaritzako jarduera izango da nekazariek ekoizpen propioa zuzenean saltzea, transformatu gabe, edo ekoizpenaren lehenengo transformazioa saltzea, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren funtzionamenduaren Itunaren 38. artikuluko I. eranskinaren barruan badago, ustiategia osatzen duten elementuen barruan, udal merkatuetan edo establezimendu komertzial iraunkorrak ez diren lekuetan; halaber, ustiategiaren kudeaketa edo zuzendaritza eta gerentzia dakarren jarduera oro izango da.

"Nekazari aktiboa": nekazari aktiboa izango da abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak, 2015. urtetik aurrera nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko ordainketak eta beste laguntza araubide batzukaplikatzeari buruzkoak eta zuzeneko ordainketak eta landa garapenerako ordainketak kudeatzeari eta kontrolatzeari buruzkoak, 8. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako betekizunak betetzen dituen oro.

"Nagusiki nekazaria izatea": nekazaritza ustiategi baten titularra den pertsona fisikoa da, baldin eta, gutxienez, errenta guztiaren ehuneko berrogeita hamar bere ustiategian egindako nekazari jarduerarekin lortzen badu eta ustiategiarekin zuzeneko zerikusia duten jardueretara bideratzen duen lan denbora, urtean, nekazaritza lanaren unitateekin bat etorriz, lanerako denbora osoaren erdia edo gehiago bada.

Era berean, Gizarte SegurantzarenNekazaritzako Araubide Berezian alta hartuta egon beharko da, bere kontura edo besteren konturako edo autonomoen Langileen Araubide Berezian, kasuetako edozeinetan, nekazaritza jardueraren arabera.

Ondorio horietarako, pertsona batek urte betean nekazaritza jarduerari dedikatutako denbora 1.800 ordukoa izango da (8 lan ordu eta 225 lan egun), Batzordearen (EB) 2015eko abuztuaren 13ko 2015/1391 Arak, Europar Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1166/2008 Arautegia (EE) aplikatzen duen 1200/2009 Arautegia (EE) aldatu zuenak, II. eranskinean ezarritakoaren arabera, nekazaritza ustiategien egiturari buruzko inkesten gainekoa eta nekazaritza ekoizpeneko metodoei buruzko inkestaren gainekoa. Urteko Lan Unitatea lansaio osoaren lan baliokidea da.

"Nekazari gaztea": eskabidea egiteko unean hamazortzi urte beteta dituen eta berrogeita bat bete ez dituen pertsona, nekazaritzakogaikuntza edota prestakuntza egokiak badauzka edo denboraldi jakin batean lortzen dituena, eta nekazaritza ustiategi batean lehen aldiz titular gisa jartzen dena.

"Nekazaritzako kooperatiba": nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza ustiategietako edo ustiategi mistoetako titularrak bazkide dituzten kooperatibak, baldin eta helburu hauetakoren bat badute: edo hornidurak, ekoizpen ekipamenduak eta zerbitzuakmerkaturatzea edo ematea, edo bazkideen ustiategiak, haien elementu edo osagaiak, kooperatiba bera edo landa inguruneko bizimodua edozein arlotan edo alderdi sozioekonomikoan hobetzeko lanak egitea.

"LEUK": lurraren edota abereen erkidego ustiapenerako kooperatiba. Kooperatiba horretako kideak dira nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenerako balio duten lurrak edo beste ondasun higiezin nahiz abereei lotutako ondasun batzuk erabili eta aprobetxatzeko eskubideen titularrak; izan ere, titular horiek kooperatibari lagatzen dizkiete aipatutako eskubideak eta bertan lan egin dezakete edo ez. Beste pertsona fisiko batzuk ere badira kooperatibako kide; bertan lan egiten dute baina ondasunez baliatzeko eskubideak kooperatibari laga gabe, eta horrela kideek lagatako ondasunak eta kooperatibak edozein titulu dela medio dituen gainerakoen ondasunak batera ustiatzen dituzte.

"Zirkuitu laburrak": ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean bitartekari bat baino gehiago ez dagoen nekazaritza produktuen salmenta.

"NMEK": ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibei buruzkoak, nekazaritza ustiategi modura sailkatzekoezartzen dituen betebeharrak betetzen dituen kooperatiba. Haren xedea da nekazaritzarako erabiliko diren makina edo ekipamenduak erosi eta batera erabiltzea.

"Lan elkartuko kooperatiba edo ekoizpen kooperatiba": hirugarrenentzako ondasun edo zerbitzuen ekoizpena batera antolatuta bazkideei lanaldi partzialeko edo osoko lanpostuak ematea xede duen kooperatiba.

"Ustiategiko elementuak": landa ondasun higiezinak eta nekazaritzako aprobetxamendu iraunkorrerako diren bestelako guztiak, hala nola: nekazaritzarako eraikinak eta instalazioak, industriarako badira ere; ustiategian integratutako eta hari lotutako aziendak, makinak eta lanabesak, baldin eta beraien aprobetxamendua eta erabilera titularrari badagozkio, bai jabea delako, bai alokatuta dituelako, bai erabilera edo gozamen eskubideak dituelako edo besterik gabe jabeak hala uzten diolako. Era berean, "ustiategiko elementu" dira ustiategiaren titularrari dagozkion eskubide eta betebeharrak, baldin eta horiek titularraren ustiategiari lotutakoak badira.

"Nekazaritzako ustiategia": titularrak nekazaritza jardueran enpresa modura antolatutako ondasun eta eskubide antolatuen multzoa da. Merkataritza helburuak ditu nagusi, eta unitate tekniko eta ekonomikoa osatzen du.

"Titulartasun partekatuko nekazaritzako ustiategia": ezkontzaz edo antzeko harreman afektiboen bidez lotutako bi pertsonak nekazaritzako ustiategi bat elkarrekin kudeatzeko osatzen duten unitate ekonomikoa, nortasun juridikorik gabekoa eta zergapetu daitekeena. Nekazaritza ustiategiaren titularrek, titulartasun partekatua daukatenean, Gizarte Segurantzan alta hartuta egon behar dute, nekazaritza jarduera egin behar dute, eta zuzenean jardun jarduera horretan, uztailaren 4ko 19/1995 Legean azaltzen den moduan, eta ustiategia dagoen landa eremu berean bizi.

Nekazaritza ustiategien titulartasun partekatuak bere ondorio juridiko guztiak izan ditzan, ezinbestekoa izango da Araba Lurralde Historikoko Ustiategien Erregistroan aldez aurretik inskribatzea.

"Ustiategiaren marjina gordina": ustiategi bakoitzeko, jarduera baten marjina gordina kalkulatzeko ondoko hauek biderkatzen dira: haren dimentsio fisikoa, hektareak edo abelburuak (kasuaren arabera), batetik, eta marjina gordin estandar egokia edo koefiziente egokia, bestetik. Ustiategiko jarduera guztien marjina gordinen batura ustiategiaren marjina gordin osoa da.

Marjina gordin teorikoa kalkulatzeko, Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Sailaren 2013ko ekainaren 18ko Aginduan xedatutakoa bete behar da. Bertan hainbat laboreren marjina gordinak, nekazaritzako lan unitateak zehazteko modulu objektiboak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategietako gastu finkoen koefizienteak ezartzen dira.

Ustiategiaren marjina gordin erreala jasotako dirusarreren datuen arabera zehaztu ahalko da, nekazaritzako ekoizpen jardueren fakturen bitartez dokumentaturik; horietatik hazien, fitosanitarioen, ongarrien, labore eta pentsuen aseguruaren eta berokuntzaren, bazkaren, albaitari gastuen, eta oheen zuzeneko gastuak eta kasuan kasuko ganaduaren zuzeneko beste gastu batzuk kenduko dira.

Kontratatutako edo bertako laneskuaren gastuak eta makinariaren edo kanpo lanen kontratazioa ez dira inola ere aintzat hartuko.

"Ustiategiaren marjina garbia": ustiategiaren marjina garbia hauen arteko aldea izango da: ekoizpen jarduera guztietatik eratorritako ustiategiko dirusarrerak, ustiategiaren dirulaguntzak barne, eta ustiategiaren gastu finko eta aldagarri guztiak, salbu eta kapital propioen eta familiako lan eskuaren ordainketari dagozkienak.

Enpresa plana egiterakoan, marjina garbia kalkulatzeko, Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Sailaren 2013ko ekainaren 18ko Aginduan xedatutakoa bete behar da. Bertan hainbat laboreren marjina gordinak, nekazaritzako lan unitateak zehazteko modulu objektiboak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategietako gastu finkoen koefizienteak ezartzen dira.

Ustiategiaren marjina garbi erreala datu fiskalekin zehaztu ahalko da, edo agiri bidez frogatzen diren kontabilitate idaztoharretan oinarritutako datuekin, nekazaritzako ekoizpen jardueretatik jasotako dirusarrerei dagozkienak; horietatik hazien, fitosanitarioen, ongarrien, labore eta pentsuen aseguruaren eta berokuntzaren, bazkaren, albaitari gastuen, eta oheen zuzeneko gastuak eta kasuan kasuko ganaduaren zuzeneko beste gastu batzuk kenduko dira.

Dirulaguntzetatik, Batasunaren nekazaritza politikaren lehenengo zutabearen zuzeneko ordainketei dagozkienak bakarrik izango dira kontuan.

"Mikroenpresak eta enpresa txikiak", Europako Batzordearen arabera, honela definitzen dira:

Mikroenpresa: 10 langile baino gutxiago dituena, 2 milioi euro baino gehiagoko urteko negozio bolumena edo urteko balantze orokorra ez badauka.

Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago dituena, 10 milioi euro baino gehiagoko urteko negozio bolumena edo urteko balantze orokorra ez badauka.

"Ekoizpen estandarreko potentziala": ekoizpen gordinaren moneta balioa da, ustiategiaren irteera prezioan, BEZa, produktuen gaineko zergak eta zuzeneko ordainketak kontuan izan gabe.

"Ustiategiaren ekoizpen estandar osoa": kalkulatzen den ezaugarri bakoitzerako lortutako balioen batura izango da; batura hori kalkulatzeko, unitate bakoitzaren ekoizpen estandarrak unitate kopuruarekin biderkatuko dira.

Ekoizpen estandarra definitzeko eta kalkulatzeko, hau beteko da:

a) Nekazaritza ezaugarri baten ekoizpena hau izango da: ekoizpen gordinaren moneta balioa, ustiategitik irteten den prezioan.

b) Ekoizpena hau izango da: produktu nagusiaren edo nagusien balioaren eta produktu sekundarioaren edo sekundarioen balioaren batura. Balioak kalkulatzeko, unitate bakoitzeko ekoizpena eta ustiategiko irteera prezioa biderkatuko dira, BEZa, produktuen gaineko zergak eta zuzeneko ordainketak kontuan izan gabe.

Ekoizpen estandar osoa instalazioa amaitzean egiaztatuko da, ekoizpen estandarraren arabera, eta ustiategiko nekazaritza produktuen urteko salmentengatik izandako dirusarreren arabera justifikatuko da, fakturazioaren arabera edota laguntzaeskatzen edo jasotzen duenaren zerga aitorpenaren arabera, egiten dituen nekazaritza jarduerengatik, salmenten eta dirusarreren aitorpenak kontuan izanik.

"Erreferentziako errenta": nekazaritzakoak ez diren langileen urteko batez besteko soldata gordina, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 19/1995 Legea, nekazaritza ustiategiak modernizatzeari buruzkoa, aplikatuz urtero finkatzen duena.

"Ustiategiaren titularraren errenta osoa" : ustiategiaren titularrak azken ekitaldian zerga aitorpenean aitortutakoa da. Aitortutako horretatik ez dira kontuan hartuko, ez ondare areagotzeak, ez urritzeak.

Hori dela eta ustiategiaren titularrari hauexek egotziko zaizkio:

* Nekazaritza jardueren errenta, etekin garbiari ekitaldian kendutako amortizazioko zuzkidurak batuz.

Nekazaritzako jardueraren errentatzat joko dira, halaber, jarduera horrekin zerikusia duten laguntzak eta dirulaguntzak, nekazaritzako produktuen prezioak konpentsatzekofuntsetatik datozenak, eta nekazaritzako ekoizpena xede nagusi duten kooperatibetako edo merkataritza sozietateetako bazkideek jasotzen dituzten soldatak.

* Bestelako enpresa jarduera edo jarduera profesionaletatik eratorritako errentak eta ustiategitik kanpo egindako lanetik eratorritako errentak, zergak direla-eta aitortu behar diren pentsioak eta sarrera pasiboak barne.

* Kapital higigarriaren eta higiezinaren errenta egozgarrien ehuneko 50, irabazpidezko ondasunen araubidearen kasuan, eta errenta pribatiboen ehuneko 100.

Gaztea elkarte baten bidez sartzen bada nekazaritza jardueran, errenta osoak zehazteko ondorioetarako banaka eskuratutakoak eta elkartean parte hartzeagatik eskuratutakoak (elkarteko partaidetzaportzentajearen arabera eta horrek bere azken zerga aitorpen formalizatuan aitortutako etekin guztien arabera) izango dira kontuan.

"Nekazaritzako lan unitatea (NLU)": pertsona batek urtebetean lanaldi osoan egin dezakeen nekazari lana.

Hasierako eta bukaerako NLUak kalkulatzeko orduan, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Sailaren 2013ko uztailaren 18ko Aginduan xedatutakoa bete beharko da.

"Ustiategiaren titularra": nekazari lanetan diharduen pertsona fisikoa (titular bakarra zein beste batzuekin batera), erregistro egokian izena emanda dagoena, edo pertsona juridikoa, ustiategiko ondasunak eta eskubideak enpresa irizpideen arabera antolatzen dituena eta ustiategia kudeatzeak dituen arriskuak eta erantzukizun zibil, fiskal eta sozialak bere gain hartzen dituena.

"Azienda larriko unitatea (ALU)": nekazaritza ustiategi bateko abere zama, azienda larriko unitateetan (ALU).

Abere zama hori kalkulatzeko, dekretu honetako laguntza guztien ondorioetarako, baliokidetasun taula hau erabiliko da:

Zezenak, behiak eta 2 urte baino gehiago duten bestelako behi aziendak: ALU=1

Sei hilabete baino gehiagoko ekidoak: ALU=1

6 hilabete eta 2 urte bitarteko behi aziendak: ALU=0,6

6 hilabete baino gutxiagoko behi aziendak: ALU=0,4

12 hilabetetik gorako ardiak eta ahuntzak: ALU=0,15

II. ERANSKINA

Eskaera egileak eta, egotekotan, dagokion ustiategiak aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntzaeskatzen duen pertsonak ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko du epe eta forma egokietan:

1. Inprimaki normalizatua, behar bezala beteta eta izenpetuta.

2. NANaren fotokopia.

3. Lan bizitzaren txostena.

4. Erantzukizunpeko aitorpena, adierazten duena nekazaritza ustiategi baten titularra den eta izaera juridikoa duen elkarte baten titularra, titular kidea edo bazkidea ez dela inoiz izan, eta horrelako elkarteren baten bidez ez duela gauzatu ustiategiaren benetako kontrola.

5. Erantzukizunpeko aitorpena, adierazten duena, ustiategi baten titularra izan bada, ez duela ustiategi horren benetako kontrola eduki.

6. Erantzukizunpeko aitorpena, adierazten duena, ustiategi baten titularra izan bada, ustiategi horrek ez dituela gainditzen oinarri hauetan ezarritako mugak.

7. Hirugarrenei alta emateko fitxa.

8. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen ziurtagiria edo, bestela, laguntzakudeatzen duen organoak datuak eskatu ahal izateko baimena.

9. Eskabidea egiteko unean lan gaitasuna eta eskumena izatea ziurtatzea, izatekotan, edo bestela, laguntzaarautzen duten oinarrietan ezarritako epeetan gaitasuna eta eskumena eskuratzeko konpromisoa.

10. Ustiategirako enpresa plana, laguntzaarautzen duten oinarri hauen 7. artikuluaren arabera.

11. Laguntzaarautzen duten oinarrien arabera eskaera egileak hartutako konpromisoak betetzeko konpromisoa duela frogatzen duen agiria.

Gaztea aldez aurretik dagoen elkarte ustiategi batean instalatzekoa bada, aipatutako agiriez gain:

1. Sartu den ustiategiko kideen baimena bazkideetako bakoitzari buruz behar den informazio pertsonalabiltzeko, laguntzaizapidetzean erabili ahal izateko.

2. Ustiategiaren konpromisoa, gaztea instalatzenamaitzean gobernu organoko kide izan dadin eta partaidetza handiena duen bazkidearen adinako kapital soziala edo handiagoa eduki dezan.

3. Ustiategien Erregistroaren ustiapen fitxa.

4. Sartu den elkartearen baimena, makinen, aziendaren eta ustiategien erregistro ofizialetan beharrezkoa den informazio guztia biltzeko, eta Gizarte SegurantzarenDiruzaintzari eta Arabako Foru Ogasunari beharrezkoak diren ziurtagiriak eta informazioa eskatu ahal izateko, espedientea ebazteko beharrezkoak badira.

5. Ustiategiak, enpresak sortzeko nekazari gazteentzakolaguntzaeskatzen duen gazte bat bertan sartzerakoan, hartzen dituen konpromisoen agiria.

6. Ustiategiaren NANaren edo IFKaren fotokopia.

7. Eraketaren eskritura publiko eguneratua eta kopia bat, konpultsatzeko.

8. Pertsona juridikoaren estatutuak eta kopia bat, konpultsatzeko.

9. Bazkideen izenen zerrenda, bazkide bakoitzaren kapital soziala, eta bakoitzarenpartaidetzarenportzentajea.

10. ZuzendaritzaKontseiluaren eraketa.

11. Ustiategiko soldatapeko langileen kopurua.

12. Bidezkoa denean, bazkide langileen 10-T agiria.

13. Gainerako soldatapeko lana frogatzea, balego, azken urte edo kanpainako gizarte segurantzako kotizazioen ordainketaren ziurtagirien bidez.

14. Egokitzen bada, Sozietateen gaineko Zergari buruz aurkeztutako aitorpenaren fotokopia, sortu berrien kasuan izan ezik, zerga horiek likidatzeko legezko epea amaitu ez bada.

15. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen eta pertsona juridikoaren (eta, bidezkoa balitz, haren bazkideen) zerga betebeharrak beteta izatearen ziurtagiria.

EskatzaileakNekazaritza Saila eskuordetu dezake zerbitzu egokiei 14. eta 1. puntuetan aipatutako ziurtagiriak eta agiriak eskatzeko.

16. Beste entitate publiko edo pribatu batzuei helburu eta xede berberetarako laguntza eskatu ez izanaren erantzukizunpeko aitorpena.

17. Ustiategiaren emaitzen kontua.

18. Gaztea ustiategian onartzeko erabakiaren ziurtagiria.

19. Jaraunspen komunitateetarako, gutxienez 6 urterako zatiezintasun ituna, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera zenbatuta, elkarteko kide guztiek sinatuta.

20. Bidezkoa bada, ustiategiaren titularra den elkartearen (edo bertan sartu den gaztearen) konpromisoa, ondoko ekoizpen ereduetakoren bat erabiliko duela adierazten duena:

- ekoizpen ekologiko ziurtatua

- ekoizpen integratua

- nekazaritza ekoizpena, ustiategian transformatzeko

- nekazaritza ekoizpena, zirkuitu laburren bidez merkaturatzeko

- ureztatutako labore estentsiboen ekoizpena (gutxienez 5 ha)